Korrika 15 ere heldu da eta gure herritik igarotzearen aitziakian eta Gure Ama Hizkuntzari, Euskarari, bultzada bat eman asmotan egitarau prestatzen da.
Hasierak izanda, diru falta ere nabaria zen. Erremedioa emun nahian Santa Ageda eskean joatea bururatu eta hala antolatu genuen.
Lerro hauekin herritarrengandik jasotako erantzuna eskertu nahi dugu. (Ikusi ARGAZKIAK)
HaitzBiribil Kultura taldeak antolatu zuen lehenengo ekintza izan da.
Harrera ona izan zuen herrian, ahoz-aho ibili zen eta HaitzBiribil elkrtearen izena ezagutzera emateko balio izan zuen.
30 bat partehartzaile izan dira eta denak asmatu dituztenak bat baino gehiago izan dira, beraz zozketa bat egin da HOME CINEMA nork eramango duen jakiteko. Irabazlea EIDER URIARTE izan da, beronentzako izango da HaitzBiribil Elkarteko lehenengo Porraren saria.